viernes, 17 de noviembre de 2017

AURKEZPENA


"GOAZEN DENOK FRONTOIRA”
Oarsoaldeko eskolen arteko I. topaketa!

Kaixo guraso, irakasle, ikasle eta pilotazaleak!
Blog honen bitartez, Oarsoaldeko gaztetxoak Euskal Pilotara hurbildu nahi ditugu benjaminak alegia. Orokorrean frontoia eta honen inguruan dagoen mundua ezagutu eta hauekiko grina piztu nahi dugu. Honetarako, Gipuzkoako Esku Pilota Federazioa eta Errenteriako Esku Pilota Elkartearekin batera eskola desberdinetatik etorritako ikasleen arteko topaketa bat egitea dugu helburu.

Hau guztia jolas moduan eta inguru dibertigarri eta inklusibo bat sortuz landuko da. Zera, topaketa hau ez da txapelketa bat izango, ikasleek esperientzia esanguratsu eta positibo bat edukitzea dugu helburu. Pilotan jolastu eta maitatzen ikastea nahi dugu.

Joko hauek antolatzerako orduan, esperientzia handiko pilotazaleen laguntza edukiko dugu. Gainera, Jardura Fisikoa eta Kirolaren Zientzietako ikasleen parte hartzea eta Lehen Hezkuntzako eta Gorputz Hezkuntzako irakasleen parte hartzea ere edukiko dugu. Gainera, jolasez gain aurreratzen aipatzen joango garen hainbat ezusteko ere barneratuko ditugu.

            Ikasleen aniztasuna ezinbestekotzat jotzen dugunez, eskola desberdinetako parte hartzaileak bilatuko ditugu, bai eta eskola kirolean ere. Honegatik, ezinbestekoa zaigu eskola eta guraso elkarteen babesa lortzea. Beraz, pilota kide, ANIMATU eta PARTE HATU! Gure kulturaren hondarea den hau ezin dugu gaztetxoenengan jorratu gabe utzi eta!



















                                                              
            

15 comentarios:

  1. UNAI RODRIGUEZ GALPARSORO

    Blogen ikusi daitekeen moduan, esteka bat dago artikulu zientifikoak agertzen direnak eta bertan, lau artikulu zientifiko agertzen dira. Beste atal batean, elkarrizketari beste esteka bat eman diote eta bertan, pilotari profesional bati eta afizionatu bati, pilotaren inguruan elkarrizketa bat egiten diote. Beraz ebaluazio irizpide honetan puntu guztiak bete dituzte.
    Sarrera oso interesgarria iruditu zait voki baten bitartez gauzak argi eta zhatz azaltzea. Gainera ondorengo azalpenak ere oso argiak dira. Baina blogean bi esteka daude, bat sarrera eta bi zergatik pilota?, bi hauek irakurri eta gero uste dut bi hauek elkarrekin joateko aukera daukate eta modu honetan esteka batzuk borratzea, nire ustez gehiegi daudelako.
    IKT tresneriaren inguruan, argi eta garbi ebaluazioan agertzen diren puntu guztiak bete dituzte (bideoak, irudiak eta audioak) eta gainera VOKI bat sartu dute. Lehen esan bezala , VOKiaren ideia oso ona iruditu zait.
    Blogaren diseinuaren inguruan, erraza eta polita dela ikusi daiteke, gai edo ideia bakoitza esteka bat duelako eta gainera ideia bakoitza oso ondo zehaztuta dagoelako. Hala ere, Blogaren aldeetan goiko estekak errepikatzen direla ikusi dut eta hori kentzea komenigarria iruditzen zait, nahasketak sortzera eraman dezaketelako. Baita ere, topaketaren ariketak azaltzerakoan, irudi batzuk eta azalpen batzuk solapatu egien dira.
    Bideoak eta grabaketak sortzerako garaian, ariketa batean bakarrik agertzen dira lau taldekideak batera, besteetan, bi edo hiru parte hartzaile ikusten dira eta aldatzen joaten dira, denak parte hartzeko. Elkarrizketak grabatzerako garaian, batean partaide baten ahotsa bakarrik entzuten zaio eta ez dakigu beste partaide bat dagoen eta bideo grabaketan ere, pilotari profesionalarekin partaide bata agertzen da.
    Azkenik, hizkuntzaren inguruan ez ditut akatsi aurkitu eta erabilitako euskara argi eta ulerkorra dela iruditzen zait eta gainera, bi hauek horrela izatea garrantzitsua da, jende ugari irakurri behar duelako.
    Konklusio moduan, blog oso interesgarria iruditzen zait eta informazio asko ematen dituenak, pertsona bakoitzaren dudak argaitzeko. Hala ere goiako ataletan jarritako zuzenketa txiki hauekin uste dut blogak askoz gehio irabazliko lukeela bai itxuraz eta bai argitasunean.
    KALIFIKAZIOA: 8
    Unai Rodriguez Galparsoro. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila.

    ResponderEliminar
  2. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak
    Datuak jasotzeko informazio iturri ezberdinak erabili dituzte, hain zuzen, 3 artikulu, blog bat, argazkiak ageri diren orrialde bat, baliagarriak izan daitezken federakundeen orrialdeak eta elkarrizketa bat. Hala ere, blogeko atal batean erreferentzia hauek jarri dituzten arren, gainontzeko testuetan ez dituzte aipatu.
    Aurkezpena argia eta egokia da, testua ordenatua dago eta zehaztasunez idatzia. Eskema edo grafikoren bat gehitzea ez legoke gaizki.
    Bideo eta argazkiei dagokienez, bai aurkezpen bezala eta bai joko bakoitza azaltzeko bideoak jarri dituzte, eta baita materiala instalazioak eta bestelakoak erakusteko argazkiak ere. Bideo batzuk gaztelaniaz daude, eta euskarara pasatzea egokiagoa litzatekeela uste dudan arren.
    Blogaren antolakuntza ongi dago, atalak argi zehaztuta eta ordenatuta daude eta hauetan ongi azaltzen du atal bakoitzean azaldu beharrekoa. Orokorrean, erabilterraza da, eta dibertigarri eta erakargarri egiten duten bideo eta argazkiak daude.
    Gainera blogean taldekideek kolaboratu dutela ikus daiteke, bideoetan guztiak agertzen baitira momenturen batean.
    Testuak ongi idatzita daude, euskara egokian eta ortografia zainduz.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzak
    Proposatutako topaketaren azalpena ageri da lehenengo atalean, bideo eta guzti gainera. Bigarren atalean topaketaren helburuak eta antolatzaileen informazioa ematen du, nortzuk diren, zer ikasten duten, zergaitik antolatu dituzten topaketak…
    Bestalde, jardueraren nondik-norakoak argi azaltzen ditu, norentzat bideratua dagoen, noiz izango den, eta non burutuko den. Gainera, azken honetarako, atal bat jarri dute, mapa eta guzti, helbidea zehaztuz, eta bertara iristeko baliabideak proposatuz (autobusak nondik eta zenbatero dauden eta, autoa aparkatzeko lekua dagoela jakinarazten dute). Instalazioaren argazkia ere txertatu dute, baina, kopurua eta tipologiaz ez dute ezer jarri.
    Beste atal batean, 4 begiraleen izena, kontaktua eta argazkia jarri dituzte, baina, ez dute zehaztu bakoitzaren betebeharra zein izango den, edo ariketa bakoitzean zenbat begirale egongo diren.
    Beharrezko materiala eta hauen kopurua jarri dituzte, argazki eta guzti, eta honekin batera aurreikusitako gastuak kalkulatu dituzte.
    Saioan zehar burutuko dituzten ariketa bakoitzaren azalpena eta helburuak ongi azaltzen dituzte bakoitzean bideo eta guzti. Hala ere, pilotarekin zerikusia daukaten joko edo jarduera gehiago sartuko nituzke. Saioaren dinamika beste atal batean zehatzago azaltzea falta dela uste dut, (taldeak nola egingo diren, errotazioak nola burutuko diren… ).
    Azkenik, atal batean argazki galeria bat jarri dute, eta beste batean erreferentziak jarri dituzte, erabilitako artikuluen eta bestelakoen linkak txertatuz. Hala ere, lehenago aipatu bezala, erabilitako artikulu hauetako informazioa testuetan txertatzea falta da.

    3. Kalifikazioa
    Azaldutako irizpideak kontuan hartuta, bloga txukun eta ongi dagoen arren, hainbat gauza falta dira. Beraz, nik blogari jarritako nota: 7’5

    June Arbeo Sarriugarte. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar
  3. - Informazio iturri ezberdinak erabili dituztela ageri da eta baliabide aniztasuna ere argi dago, estekak eskegi dituzte eta informazioa nondik atera duten ikustea eskuragarria da. IKT ezberdinak erabili dituzte, bai argazkiak, bai bideoak eta baita audioa ere. Informazioa era egokian sailkatuta dago, bloga erakargarria eta interesgarria bihurtuz. Lau partaideen partehartzea agerian uzten da era batean edo bestean, bai ariketak azaltzeko bideoen bidez edota elkarrizketen bidez. Hiztegi egokia eta akatsik gabea erabilia.
    - Instalazioei buruzko informazioa ageri da eta ariketak era egokian eta zehatzean azaltzen dituzte. Beste aldetik ariketen helburua zein den jakitea faltan bota dut eta baita materialei eta presupuestoari buruzko informazio zehatzagoa edukitzea ere. Giza baliabideak ergi azalduta daude eta ariketa bakoitzean parte hartuko duten pertsonen kopurua argi uzten dute. Oso lan txukuna.
    - Nire kalifikazio nota: 8,5
    - Aitor Barredo Lansac, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea 1.maila

    ResponderEliminar
  4. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak
    Bloga zabaltzean sekulako inpresioa hartu dut, inpresio positiboa. Zabaldu eta jada blog ikuskarria dela ikus daiteke: landua, profesionala … Bloga piskat ikertu bezain pronto, informazio-iturri desberdinak aurkitu ditut, oso ondo landuak dauden informazio-iturriak, hala nola, elkarrizketen bideoak edota lotura interesgarrietan aurki ditzakegun link guztiak.
    Fondoa dela eta oso argi ikusten da informazio guztia eta blogaren diseinua paregabea dela deritzot, erdian ez ezik, aldeetan ere informazio nahiz baliabide asko jarri baitituzte.
    Bestetik, hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena dela deritzot, akats ortografikorik gabea.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    Ariketen inguruan ez daukat kexarik, ariketa guztiak oso ondo esplikatuta baitaude eta umeentzako egokiak eta zuzenak direla esango nuke. Gainera, asko gustatu zait ariketa batzuetan agertzen diren bideoen profesionaltasuna, oso ongi esplikatuak baitaude.
    Bestetik, helburu nahiz datuak argi agertzen dira sarreran non Gipuzkoako Esku Pilota Federazioaren eta Errenteriako Esku Pilota Elkartearen laguntza dutenaren berri ere ematen diguten.
    Horrez gain, sekulako detailea iruditu zait “Nola iritsi?” zatia egitea, bertan helbide zehatza jarri baitute eta apuntatu nahi duenak ez du arazorik edukiko bertara iristeko.
    Azkenik, saioaren dinamika ona edo egokia izango dela deritzot, ariketen maiztasuna eta monitoreen funtzio zehatzengatik, izan ere oso ondo aprobetxatuko baitute frontoiaren espazioa.

    3. Kalifikazioa
    10


    4. Zuen izen-abizenak
    Martin Egiguren Arrizabalaga

    ResponderEliminar
  5. -Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
    Blog honetan hainbat informazio iturri erabili dituzte, 5 baino gehiago. Blogak duen ordena ona da eta zehaztasunez idatzia dago. Blog-an bideoak eta argazkiak agertzen dira, nahiz eta audiorik ez agertu elkarrizketa batzuk agertzen dira. Erakargarria eta erabilterraza da. Nabaria da taldekide guztiak parte hartu dutela, nahiz eta bideo batzuetan beraien presentzia agertzen ez den. Erabilitako hizkuntza oso aberasgarria da.

    -Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
    Blog honen sarrera oso ona da, topaketa zer, zelan eta zergatik egingo den oso ondo azaltzen da, sarrera erakargarria irakurlearentzat. Gainera, topaketa gauzatuko den lekua ondo adierazten digu, arazo guztien aurrean irtenbideak emanez. Topaketaren antolamendua oso ondo erakusten digu, eta 50 jokalarien antolamendua frontoian oso ondo gauzatu dute. Saioaren deskribapena eta dinamika ondo garatuta dago. Beste alde batetik aurreikusitako gastuak zehazten dituzte. Edozein partaideren balorazioa kontuan hartzen dute beste baten beraien akatsak hobetzeko, aurrerapen handia.

    -Kalifikazioa: 8,5
    Mikel Aurrekoetxea Amuriza. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  6. 1- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak


    - Hasteko, informazioa ongi antolatuta dago. Atal ezberdinak agertzen dira eta horrek blogari zehaztasun maila handiago bat ematen dio. Gainera, informazioa argia eta txukuna.
    - Informazio iturriak anitzak dira eta informazio mota ezberdinak adierazten dituzte. 3 artikulu erabili dituzte eta blog bat.
    - Informazio gehigarria ipini dute, euskal pilotako federakuntzen helbideak adibidez.
    - IKT- tresnak erabili dituzte blogaren atal ezberdinetan eta gainera galeria bat ipini dute.
    - Guztien partehartzea ziurtatu da zenbait bideotan partaide guztiak agerten zirelako; hala ere, zenbait bideotan ez ziren partaide guztiak agertzen.
    - Hizkuntza aberatsa eta zuzena erabili dute.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.


    - Ondo zehaztuta dago nortzuk diren eta haien helburua zein den. Gainera ipinitako bideo oso interesgarria iruditu zait (Informe Robinson).
    - Materialari dagokionez, adierazten dute zein izango den materiala baina ez dute erraten kopuru zehatza.
    - Aurrekontua adierazita dagoen arren, materialaz aparte instalazioen alokapena ere ipini beharko luketela uste dut.
    - Ariketen deskribapenei dagokienez oso ongi adierazita daude. Taula batean ipintzeak argitasuna ematen dio ariketari.
    Faltan bota dut kontaktua adierazteko atala.

    3- Kalifikazioa: 9
    4- Dani Del Gallego. Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea. 1. maila.

    ResponderEliminar
  7. Blog hau erabilterraza da, ideiak modu argi eta ordenatu batean agertzen baitira. Bloga diseinu aldetik ederki dago. Bestalde testua ere modu ordenatu batean dago idatzia eta erraz ulertzen da euskara egoki batean idatzia baitago. Bideo moduan eskema baten bidez azaltzen zaigu ariketa bat eta horrek erraztu egiten du ulertzeko orduan.
    2 elkarrizketa egin dituzte, lehenengoa bideo moduan eta bigarrena ahotsa bakarrik erabiliz, iturri ezberdinetan baliatuz. Bestalde artikulu-liburu batzuk aipatu dituzten arren, oso orokorrean jarri dituzte, bertan interesgarriak izan daitezkeen puntuak azpimarratu gabe. Gainera erreferentziarik ez dute jarri eta testuan ez dute bat ere aipatu.
    Ongi burutu dute IKT tresnen erabilera, bertan zortzi bideo, “voki” bat eta audio bat erabili baitituzte. Ala ere esan beharra dago komenigarriagoa izango zela ariketen azalpen guztiak euskaraz izatea.
    Kolaborazio lanaren inguruan bideoak egiteko orduan guztiok parte hartzen dutela ikusten da, aldiz, elkarrizketak taldekide bakarrak burutzen ditu. Komenigarriagoa litzateke guztiok parte hartzea bai bideo azalpenetan baita elkarrizketetan ere.
    Hizkuntzaren aldetik nahiko ongi moldatu dira, euskara ulergarrian mintzatuz eta azalpenak ongi burutuz. Ala ere bideo batzuetako azalpenak erdaraz egin dituzte eta nire ustez hori ekiditen saiatu beharko lirateke. Bestalde zenbait akats ortografiko ere egin dituzte normala den moduan. Adib. “Laugarren informazio turro honetan ehu-ko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua ikasi zen ikasle zen ikasle ohi baten bloga aurkezten dizuegu.”
    Azkenik garatu beharreko alderdien inguruan ondorengoa iruditu zait: Topaketari buruzko aurkezpen bat egin dute hasteko sarrera moduan, topaketaren asmo eta helburuak ere argi uzten dituzte eta parte hartu dezaketen umeen adina ere ageri da. Ondoren, topaketa egingo den lekua eta bertaraino nola iritsi daitekeen argi uzten dute. Topaketa Fanderiako pilotalekuan egingo dela esaten digute tipologiaren inguruan hitz egin gabe. Begirale bezala beraiek jardungo dutela diote eta ariketa bakoitzean beharrezko materiala zein den jarri dute. Ariketak modu argian daude azalduta, saioaren dinamika ordea ez da oso garbi azaltzen, ariketa bakoitza bukatu ostean ez baita azaltzen aldaketak nola egin eta hori ezinbestekoa da. Azkenik garbi dute topaketak sortuko dituen gastuak. Aurreko topaketetan hartutako argazkien galeria bat ere eskaintzen digute eta orrez gain lotura interesgarri batzuk eskaintzen dizkigute.
    Esandako guztia kontutan hartuta nota ondorengoa da: 8
    Paulo Ramos Zumalde. JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar

  8. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    Blog-ean jarritako informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili egin dituzte: 3 artikulu, federazio desberdinen web orrialdeak, artikulu zientifikoak, blog bat, argazkiak ageri diren orrialde bat eta Jon Ander Peñari elkarrizketa bat. Jasotako informazio hau oso interesgarria da, nahiz eta gero ez duten informazio honen aipurik egin.
    Aurkezpen aldetik oso txukuna eta argia da, testuak ongi idatzita daude, euskara egokia erabili dute, nahiz eta batzuetan testu gehiegi dagoen. Eskemaren bat jartzea lagungarria izango zen testuak laburtzeko.
    IKT tresna asko erabili egin dituzte: argazki asko jarri dituzte eta azalpenak emateko bideoak ere ugariak izan dira. Gainera “Nola iritsi?” atalean, oso interesgarria iruditu zaidan mugitzen den mapa jarri egin dute.
    Taldekideen arteko kolaborazio ona egon dela argi ikusten da. Bideoetan denak agertzen dira.
    Hizkuntzaren aldetik blog interesgarria sortu egin dute, akats ortografikorik gabe.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokor bat idatzi egin dute sarrera modukoa “aurkezpena” deitu duten atalean.
    “Nondik-norakoak” atalean topaketaren helburua, nortzuk diren eta abar zehazki azaldu egin dute. Bertan taula bat egin dute, informazioa pixka bat laburtuz eta irakurtzeko errazagoa izateko. Hala ere, nahiz eta informazioa baliotsua izan, informazioa laburrago azalduta erakargarriago izango litzatekeela uste dut.
    Ariketen deskribapenak bideoen bitartez egin dituzte. Azalpenak argiak dira eta saioaren antolapena ongi egin dute. Saioa nahiko dinamikoa izango dela uste dut eta umeentzako dibertigarria. Bideoak laguntzeko testuak zehatzak dira eta lagungarriak bideoak hobetu ulertzeko.
    Erreferentzien atal bat ere jarri egin dute, eta artikulu zientifikoen beste bat, bertan zenbait artikulu eta elkarrizketa bat utzi digute eta hauen erreferentziak. Blog-ean zehar erreferentzia hauen aipu gehiago egin zezaketen.

    Ondorioz, blog-a erakargarria eta ondo antolatuta dagoela uste dudalako eta taldeak lan ona egin duela uste dudalako nire nota hurrengoa da:
    Nota: 8

    Alba Lambea Villar. Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientziak. 1. maila

    ResponderEliminar
  9. 1. Blogaren ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:

    - Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte 5 baino gehiago eta hauetatik blog aberats bat egiteko informazio nahikoa lortu dutela uste dut.
    - Testuak era garbi eta ulergarri batez ordenaturik daude. Gainera atalak ondo ordenaturik egotean erraza egiten da blogean zehar nahi duzuna aurkitzea.
    - Ikt-en barruan, argazki zein bideoak aurki ditzazkegu, eta hauek zehaztasun gehiago emateko oso baliagarriak izan dira.
    - Blogaren diseinuari buruz hitz egiterakoan, diseinua asko gustau zaidala esan behar da. Diseinu egoki, poit eta erakargarri bat iruditu zait.
    - Azkenik, akats puntual batzuk kenduz, hizkuntza aberats batean idatzia dagoela iruditzen zait.

    2. Blogaren ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:

    - Sarrera egoki bat eman diote blogari bertan aurkituko dutenaren laburpen egoki bat ematen dute.
    - Jarduera hau gauzatuko den lekua eta bertan parte hartuko duten pertsonak ondo deskribatuta daudela esango nuke eta gainera instalazioen argazkiak ageri dira zehaztasun handiagoa emateko, giza baliabide eta material baliabideenarekin batera.
    - Saioaren helburuak, ariketen deskribapena eta saioaren dinamika ere ondo zehaztu dituzte.
    - Azkenik, aurreikusitako gastuak zehazten dituzte eta gainera galeria bat gehitu dute beste hainbat aipamenekin batera.

    Kalifikazioa: 8.5

    Amaia Ugalde Urkiola. Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietako 1. Mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  10. 1 Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak


    - Hasteko, informazioa ongi antolatuta dago. Atal ezberdinak agertzen dira eta horrek blogari zehaztasun maila handiago bat ematen dio. Gainera, informazioa argia eta txukuna.

    - Informazio iturriak anitzak dira eta informazio mota ezberdinak adierazten dituzte. 3 artikulu erabili dituzte eta blog bat.

    - Informazio gehigarria ipini dute, euskal pilotako federakuntzen helbideak adibidez.

    - IKT- tresnak erabili dituzte blogaren atal ezberdinetan eta gainera galeria bat ipini dute.

    - Guztien partehartzea ziurtatu da zenbait bideotan partaide guztiak agerten zirelako; hala ere, zenbait bideotan ez ziren partaide guztiak agertzen.

    - Hizkuntza aberatsa eta zuzena erabili dute.

    2 Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.


    - Ondo zehaztuta dago nortzuk diren eta haien helburua zein den. Gainera ipinitako bideo oso interesgarria iruditu zait (Informe Robinson).

    - Materialari dagokionez, adierazten dute zein izango den materiala baina ez dute erraten kopuru zehatza.

    - Aurrekontua adierazita dagoen arren, materialaz aparte instalazioen alokapena ere ipini beharko luketela uste dut.

    - Ariketen deskribapenei dagokienez oso ongi adierazita daude. Taula batean ipintzeak argitasuna ematen dio ariketari.

    Faltan bota dut kontaktua adierazteko atala.

    3 Kalifikazioa: 8,5

    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.

    Endika Huici Lujambio - Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. Maila

    ResponderEliminar
  11. - Ebaluazio irizpide nagusien inguruan:
    Informazio iturri gisa 2 elkarrizketa (lehenengoa Jon Ander Peña eta Donibane Zangitu) eta 3 artikulu liburu erabili dituzte. Blog batekin eta federazio ezberdinen helbideekin batera.
    Aurkezpenaren inguruan blog modu txukun eta argi batean antolatuta dago. Erraztasunez aurkitu daitezke irizpide eta informazio guztiak.
    Talde lana dela esan dezakegu ariketen bideoetan guztiak agertzen direlako. Baina egia da desberdintasunak ikusi daitezkeela idazteko eraren inguruan.
    IKT tresnen inguruan 9 bideo erabili dituzte. Batzuk haiek egindakoak eta beste batzuk Youtubetik ateratakoak. Egokia bezala ikusi dut aurkezpenean esku pilotaren iguruko dokumentala jartzea. Ariketak, materiala… azaltzeko erabilitako argazki eta irudiak lagungarriak dira.
    Ariketa bakoitza bere taulan egina dago modu txukun batean eta ulertzeko erraztasunaz.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatearen inguruan blog-a guztiz euskaraz idatzita dago, modu egoki batean eta ortografia akatsik gabe.

    - Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan:
    Aurkezpen egokia egin dute, bideo batekin eta argi geratutako azalpenekin.
    Materialen orrian argazkiak bakarrik jartzeaz aparte izenak jartzea ere egokia izango zen.
    Aurkezpeneko bideoa errazago egin ahal izango zuten taldeko norbait ateratzen bada, eta ez ordenagailuz eta ahotz faltsu horrekin.

    Kalifikazioa: 8,5

    Antxon Murua Ruiz
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. maila

    ResponderEliminar

  12. 1. Blogaren ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:


    •Informazio iturri ezberdinak erabili dituzte 5 baino gehiago eta hauetatik blog aberats bat egiteko informazio nahikoa lortu dute.


    •Testuak era garbi eta ulergarri batez ordenaturik daude.Atalak ondo ordenaturik egotean erraza egiten da blogean zehar nahi duzuna aurkitzea.


    •IKT-en barruan, argazki zein bideoak aurki ditzakegu, eta hauek zehaztasun gehiago emateko oso baliagarriak izan dira.


    •Blogaren diseinua erakargarria oso.


    •Akats puntual batzuk kenduz, hizkuntza aberats batean idatzia dagoela ikusten da.



    2. Blogaren ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:


    •Sarrera egokia, aurkituko dutenaren laburpen txiki batez lagundurik.


    •Jarduera hau gauzatuko den lekua eta bertan parte hartuko duten pertsonak ondo deskribatuta daude eta gainera instalazioen argazkiak ageri dira zehaztasun handiagoa emateko, giza baliabide eta material baliabideenarekin batera.


    •Saioaren helburuak, ariketen deskribapena eta saioaren dinamika ere ondo zehaztu dituzte.


    •Aurreikusitako gastuak zehazten dituzte eta gainera galeria bat gehitu dute beste hainbat aipamenekin batera.




    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.


    8,5


    4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.


    Xuban Zabalo Munain - Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. maila

    ResponderEliminar
  13. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar

  14. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).

    +Ikt-en erabilpena ona da, hainbat bideo eta argazkiren erabilpena.
    +Diseinu erakargarria, ondo ordenatua eta atalak ondo zehaztuta.
    +Iturri asko erabili dituzte informazio eta erreferentzia egokiak edukitzeko.
    +Gastuak aurreikusi dituzte.
    +Testu ulergarria eta hizkuntzaren aldetik egokia (akats txikiren bat).

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    +Ariketa guztiak ondo azalduta daude, bideoen laguntzarekin.
    +Topaketaren arrazoia eta helburua zehaztuta dago.
    +Galeria eta beste atal batzuk gehitu dituzte blog aberatsago bat lortuz.
    +Pertsonalki asko gustatu zait.

    3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, nire kalifikazioa hurrengoa izango da: 8,5

    4. Amaia Otegi Alvarez. (1.mailakoa)

    ResponderEliminar
  15. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Artikulu guztiak ez dira zientifikoak. Zein da elkarrizketak egiten dion ekarpena topaketari? Pilota topaketa ongi pasatzera bideratua badago, zer ekarriko dio profesional batek? Egiten dituen hainbat baieztapen oso errendimendu ikuspegikoak dira, ezta? (kanpora joan beharra jokatzera adin txikietan, ahalik eta azkarren hastea lehiatzen…). Aipuak ez dira egin. Erreferentziak ongi idatzi behar dira.
    • Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    • IKT-tresnen erabilera: Bideoak, argazkiak, “voki” eta kokagunea aurkitzeko google maps-a… erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu.
    • Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua.
    • Kolaborazio lana nabarmena da bideoetan. Elkarrizketan ez.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da eta ia ez du ortografia akatsik. Aipatzekotan: “Jardura Fisikoa”, “Gainera, jolasez gain aurreratzen aipatzen joango garen”, “pelota” (hobe pilota, besteetan jarri duzuen moduan)

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera aproposa da. “Informe Robinson (La Pelota Vasca)” bideoa beharrezko ikusten duzue? Gainera, gazteleraz da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Zehaztu da.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Zehaztu da.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Zehaztu dira.
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea. Zuen kontakturako datuak jartzea baina garrantzitsuagoa da.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zehaztu dira.
    • Saioaren helburu zehatzak. Helburua pilotaz gozatzea bada, eta ez errendimendua, zertarako elkarrizketatu duzue profesional bat? Eta sarrerako bideoa zertarako?
    • Ariketen deskribapena. Bideoak interesgarriak dira. Ariketak berriz, egokiak adin horretarako.
    • Saioaren dinamika. Dinamikaren inguruan gehiago zehaztea beharrezkoa delakoan nago.
    • Aurreikusitako gastuak. Nola eskuratuko duzue diru hori? Eta hezitzaileek ez dute kobratuko?
    • Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) gaineratu dira. Argazkien galeria oso ongi.
    • “Gipuzkoako Esku Pilota Federazioa”: kontuz, “Euskal Pilota” da.
    • “s20 sagardo botila eta 50 garagardo lata”: gurasoentzat, ezta?
    • Iradokizunak eta kexak nola bidaltzen dira?
    • Pilota federazioen izenak ongi jarri.

    3. Kalifikazioa: 8

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).

    ResponderEliminar