martes, 7 de noviembre de 2017

TOPAKETAREN NONDIK-NORAKOAK

EGUNAREN ANTOLAKETA

Kontuan hartuz, egun paregabea pasatzeko asmoz etorriko zaretela, beharrezkoa da topaketa nola  antolatuko den eta zein jarduera izango dituen azaltzea. Jarraian, Oreretako frontoiean egingo ditugun ekintzen berri emango dizuegu:

DATA: 2018ko martxoaren 17a larunbata.
ORDUA: 9:00tatik 13:00etara.
ADINAK: 3. eta 4. Maila (8-10 urte)
KOPURUA: 50 ikasle.
LEKUA: Fanderiako Pilotalekua


Goiza igaro ahala ikasleek partidu txiki bat ikusteko aukera izango dute. Goizean, gaztetxoak gerturatuko dira eta hainbat talde osatuko dira. Honen arrazoia, txoko desberdinak sortuko ditugula da, pilota modu eta ikuspuntu desberdinen bidez jorra dezaten. Jolas eta joko hauen zehaztapenak topaketa atalean aurki daitezke. Honetaz gain, hamaiketako txiki bat antolatuko da gaztetxoentzat.

Amaieran, gaztetxoen artean zozketa txiki bat egingo da, material desberdina banatzeko asmoz. Azkenik, ezin dugu aipatu gabe utzi, gurasoentzako barra txiki bat irikiko dela pintxo eta edariekin. Gainera, txoko bat egongo da barra ondoan, non Oarsoaldeko Pilota Elkarte eta Klubek euren eskaintzaren inguruko informazioa eskuratzeko aukera emango dizueten.

ikusi eta ukitzeko aukera ere. Honetaz gain, hamaiketako txiki bat antolatuko da gaztetxoentzat.

SAIOAREN ANTOLAKETA



- Lehenik eta behin, ikasleak frontoira iristean begiraleek aurkezpen txiki bat egingo diete topaketaren inguruan. Nola antolatuko diren (4 txoko), bakoitzean zein jolas egingo duten eta oinarrizko segurtasun edo errespetu baldintzak zeintzuk diren eguna ondo joateko. Umeek gauzak argi izateko txoko bakoitzean karteltxo bat egongo da zenbaki batekin eta hórrela, taldeak egitean jakingo dute 1-4 ra zein txokotan tokatzen zaien. Taldeak egiterako orduan, 1,2,3,4 taldetan antolatuko ditugu eta jarraian beroketarekin hasiko gara.

- Bigarrenik, begirale batzuk txokoak eta jolasak prestatzen dituzten bitartean, beste batzuekin hasierako jolasak egingo dira beroketa moduan (15-20 minutu).

a4 iskinen jolasa. 5naka jarri (guztira frontoian zehar 10 talde) eta bat erdian, besteei lekua kentzera. Aldaera: taldeka egin jolasa, hanka btaean korri, saltoka, eskuak atzean...  


b) Harrapaketan, baloia edo pilotarekin paseka ibili eta gero harrapatu behar dira besteak. 4 eremu egin daitezke eta bakoitzean 12-13 ume jolasten egon. Aldaerak, eremuak txikitu edo pilota/baloi gehiago sartu. Jolas honekin, pixkanaka esku-begi koordinazioa lantzen hasiko ginateke gero egingo ditugun jokoentzat ezinbestekoak. Joku hau aprobetxatuko dugu taldekatzeak egiteko (1,2,3,4) eta hórrela talde bakoitza ondoren zein txokotara doan antolatuko dugu.





TXOKOEN ANTOLAKETA

Ondoren, topaketaren zati garrantzitsu edo nagusienera iritsiko gara, non 4 txokotan banatuko ditugun taldeak bakoitzean etengabe jolasean eta gauza desberdinak eginez.


2) Txokoa. Frontoiaren ezker paretaren eremu zati batean egin daiteke.



Edukia
Jaurtiketak
Izena
Airez-erre
Aldia
1
Helburua
-Pilotaren ibilbide desberdinak ezagutu
-Kolpearekiko distantzia eta denborak egokitu
-Pilota jaurtitzea helburu
Materiala
-Gomazko pilota edo gomaeskumazko/plastikozko baloia
-Horma
Deskribapena
Kontuan hartuta 50 ume direla eta 4 txoko daudela, 12, 12, 13, 13-ko taldeetan antolatuko gara txoko bakoitzean. Ariketa hau egiteko, eremua bitan banatuko dugu eta bakoitzean 6 pertsonek jokatuko dute 3vs3.

 (Talde 1)-eko jokalariak pilota frontisera jaurtitzen  du, eta aurkariaren helburua (Talde 2) pilota airez harrapatzea da. Pilota airez harrapatu eta berehala kontrako taldeko edonori pilota jaurtitzea du helburu, eta pilotaz ukitua izan dena kanporatua izango da. Airez harrapatu ezean, bote bakarra izango da onartua eta bote bat egitean jarraian eman behar zaio eskuz. Taldekide gabe gelditu den lehen taldea izango da galtzailea, eta ez du punturik eskuratuko. Jolas honetan, talde bakoitzak 3 talde desberdinen aurka jokatu beharko dute denek denen aurka jokatzeko.
Elkarrekintza
- Aukaritza.

Puntuazio sistema
5 Tantora/jokora arte jokatzen da edo taldekiderik gabe geratu arte eta hori gertatzean taldekideak aldatzen dira.

Aldaerak
  • Zailago
(Talde 1)-eko jokalariak pilota jaurti eta (Talde 2)-ko jokalariak boleaz harrapatzen badu, (Talde 1)-eko jokalaria izango da kanporatua. Boleaz/airez hartzearekin nahikoa da aurkaria kanporatzeko. Beraz aurreko arau berdinak, 5 tanto egin arte edo taldekiderik Gabe geratu arte.
Irudi grafikoa



3) Txokoa eta 1) Txokoa. Hirugarren txokoa ezker paretean zehar egin daiteke sobratzen den eremuan jarriz. Lehenengo txokoa errebotean egin daiteke ez dituelako beste txokoak oztopatzen.



Edukia: pilotaren ibilbidea


Izena: harrapatu pilota
Aldia. 1
Helburua:pilota ahalik eta azkarren hartzea
Materiala:pilota


Deskribapena: haurrek pilota hormara  jaurtiko dute zailtasunez  eta beraien bikoteek ahalik eta denbora laburrenean hartu beharko dute eskuekin, gehienez bote bat egin ondoren edo airetan. Txokoa 6 azpi-txoko txikitan batuko da eta bakoitzean 1vs1 jokatuko dute.
Elkarrekintza
Aukaritza

Puntuazio sistema: Pilota gehienetan (8jaurtiketatik) hartzen duenak erori gabe, irabazten du eta galtzen duena rotatzen da. Airetan hartuz gero 2 puntuko balioa izango du, bote eta gero hartuz gero 1.

Aldaerak
  • Errazago: pilota, eskuekin hartu beharrean, nahikoa izango da geratzea.




  • Zailago: pilota airetan hartu beharko da.
Irudi grafikoa







Edukia
Antzerako egitura duen jokoa

Izena
Brilett (moldatua)
Aldia
1.aldia
Helburua
-          Pilotaren ibilbide ezberdinak ezagutzea
-          Kolpe sekuentzien aldizkotasuna errespetatzea
-          Jokoaren erritmoa kalkulatzea
-          Pilotaz gain betse elementuetan arreta jartzea
-          Pilota jaso eta jaurtitzea modu egokian ikastea

Materiala
Konoak eta pelota handi edo baloi bigun bat
Deskribapena



Jokalariak 2 taldetan banatzen dira, eremuan zatituta, bakoitza alde banatan jarrita. Jokalariek aurka egingo dute pelota beste aldeko aurkariei botaz. Aurkaria eliminatzeko kolpatu beharko dute pelotaz eta atzeko espazioetara joango dira hortik jokatzeko aurrerantzean. Botatakoan aurkariaren pelota airean hartzen baduzu, aurkaria joango da atzeko espaziora. Atzeko espazioetan jokalariei pelota iristean aurkariei bota beharko die, hau gertatuz, salbatu egingo dira beraien jatorrira bueltatuz eta kolpatua atzeko espaziora abituko da. Dena jarraian egin behar da eta bakoitzak kolpe bat bakarrik du. Eskuz bakarrik kolpatu daiteke eta beste gorputz ataletan emanez gero, eliminatua izango zara eta kartzelara joan beharko da. Txoko osoan jolastuko 6vs6.
Elkarrekintza
Aurkaritza

Puntuazio sistema
Jatorrizko espazioan jokalaririk geratzen ez denean jokoa amaitutzat emango da baina eliminatua izan den azkenak, 3 aukera edukiko ditu baloia jaurtiz salbatzeko.
Aldaerak
  • Errazago: pelotak gu kolpatzean bigarren botea eman baino lehenago airetan hartuz gero ere berdin balioko du, bota duena eliminatuz.

  • Zailago: jokatu beharreko espazioa txikitu egingo da, joko erritmoa handituz edo beste pilota bat sartuko da.


Irudi grafikoa





 4) Txokoa. Frontisean egin daiteke ezker pareta eta kontra kantxaren baliabide guztiak erabiltzeko.


Edukia
Sake errestoa

Izena
Txuria- jo
Aldia
2
Helburua
-Pilota eta espazioarekiko harremana landu
-Pilotaren ibilbidea ezagutu
-Pilotaren golpea landu
-Espazioan ondo kokatzean ikasi

Materiala
Tenis zein eskupilotako pilota eta zinta.
Deskribapena

Txokoa bi azpi-txokotan banatuko da. Bakoitzean 3vs3 jokatuko dutelarik. Paretean tamaina desberdineko borobil, triangelu eta karratu bat egongo dira zintaz maraktuak. Partida bat jokatuko dute baina eremu berezi horietan joz gero puntuazioa kenduko zaie. Puntu gehienekin bukatzen duen taldeak irabazten du. Talde bakoitzak 3 talde desberdinen aurka jokatu beharko du denek denen aurka jokatzeko.


Elkarrekintza
Kolaborazio/Aurkaritza

Puntuazio sistema
Talde bakoitza 10 punturekin hasiko da eta 6 partida jokatuko dira. Borobilean jotzeak 1 puntu gutxiago, triangeluan jotzeak 3 eta karratuan jotzeak 2 gutxiago.

Aldaerak
  • Errazago
Pilota kolpatu ordez, eskutan hartu eta berriz ere kolpatzea onartzen da, norantza eta norakoa errazteko.
  • Zailago
Partidu normala baina  eremu horietan sartuz gero, aurreko puntuazioa jarraituz gehitu egiten dira. 0 tik hasten dira eta 6 partida jokatzen dira.
Irudi grafikoa





 Beraz, hau izango litzateke gutxi gora behera saio horren antolaketa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario