Hemen dituzue euskal pilotan gehiago sakontzeko lotura interesgarri batzuk:
-Errenteriako pilota elkartea:
-Gipuzkoako pilota federazioa:
-Euskal Herriko pilota federazioa:
-Oreretako udaletxea:
Kaixo guztioi! Blog honen helburua gure pilota programaren informazioa zuei eskaintzea da. Hemen gure programa zertan datzan, lekua, data, argazkiak eta gehiago aurkitu ahal izango duzue. Informazio gehiago nahi baduzue gure posta elektronikoa eta gure telefono zenbakia dauzkazue.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminarHasteko, esan beharra dago erreferentzia asko erabili dituztela, izan artikulu zientifikoak edo beraiek egindako elkarrizketak. Eta horrek bloga nahiko profesionala bilakatzen du, izan ere informazio ugari dago.
Aurkezpenari dagokionez, egokia dela esango nuke nik. Izan ere, errez aurkitzen dira gauzak, eta nik uste hori dela helburu garrantzitsuena.
Modu berean, IKT hainbat tresna erabili dituzte, haien topaketa hobe azaltzeko. Adibidez bideoak, argazkiak eta audioa.
Blogaren diseinuan aurkezpenaren inguruan esandakoarkin bat egiten dut, izan ere bloga oso txukuna da, eta edozer zalantza argitzea erraza da.
Aldiz, kolaborazio lanari dagokionez nik uste denak bideoren edo elkarrizketaren batean agertzea ez legokeela gaizki.
Azkenik hizkuntza izango genuke, zeina argia den. Izan ere batuan eta akatsik gabe idatzia dago, ondorioz edornork uler dezake.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
Sarrera nire ustez egokia da, izan ere topaketaren helburua eta nondik norakoak oso ondo zehazten dituzte.
Antolatzaileei dagokionez, ez dute ongi zehazten. Baina bai aipatzen dutela eurak direla antolatzaileak.
Parte-hartzaileen ezaugarriak ez dituzte zehazten, izan ere hasieran umeak direla aipatzen dute. Baina gero gastuen zatian ikusi dezakegu alkola duten edariak eramango dituztela. Beraz hori pixka bat arraroa da.
Beste aldetik, instalazioak non eta nolakoak diren oso ondo azaltzen dute, hare gehiago instalazio horietara nola heldu ere azaldu dute.
Topaketa beraiek kudeatuko dutela esaten dute, baina nik usted dut jende gehiago beharko dutela, ume guztiak kontrolpean eta jokoak haien ezaugarriei egokitu nahi baldin badituzte behintzat.
Materialari dagokionez, oso ongi zehazten dute zein izango den behar duten materiala, eta haren gastua zein izango den. Baina ez dute zehazten diru hori nondik eta nola lortuko duten.
Azkenik, saioaren dinamikaren eta gauzatuko diren arketen inguruan esatea, oso ondo azalduta dagoela dena, eta antolakuntza primerakoa dela. Hala ere, lehenago esan dudan moduan beraiek ariketak azaltzeko bideotan agertzea ongi legoke.
NOTA: 9
Ines Moreno Sanchez, Jarduera Fisiko eta kirolen zientzia, 1.maila