jueves, 9 de noviembre de 2017

ZERGATIK PILOTA?

Goiko deskribapenean azaldu bezala, blog honek guk sortutako pelota jardunaldi bati buruzko informazioa eskaintzen du.

Proposamen hau, Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien Euskal Pilotako ikasgaiko proiektu bat da eta bertako ikasle zein Magisteritza ikasketetatik etorriak garenez, hezkuntza arloarekiko ekarpen interesgarri bat ikusten diogu.

Ikusita, gaur egungo umeek geroz eta denbora gutxiago pasatzen dutela kalean jolasten eta gainera Euskal Kulturarekin zerikusia duten jolasak eta kirolak geroz eta gutxiago praktikatzen direla, jardunaldi hau Euskal pilota aditzera eramateko aukera paregabea dela iruditzen zaigu.

Jardunaldi honek beraz, Orereta zein bere inguruko auzoetako ikasleek, Euskal pilotarekiko esperientzia positibo, dibertigarri eta hezigarri bat lortzea du helburu. Hori guztia jolasa oinarri izanik.

Besterik gabe, blog hau baliagarria izango zaizuelakoan:

Aito, Iñaki, Martin eta Ander.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario