viernes, 17 de noviembre de 2017

TOPAKETAREN BALORAZIOA

BALORAZIOA

Hemen, proiektuan parte hartu dugun eragile guztien iritziak eta balorazioak jasoko ditugu, ondo egin duguna ezagutzeko eta hobetu beharrekoa kontuan hartzeko.









HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK/IRADOKIZUNAK

Zuen seme-alabek saioan parte hartu ondoren, gustatuko litzaiguke zuen iritzia ezagutzea proiektu honen inguruan. Horretarako, gune hau zabaltzen dizuegu hobekuntzarik proposatu nahi izanez gero edo iradokizunik edukiz gero.



2 comentarios:

  1. OlatzMartiartu_Iruzkinak3 de diciembre de 2017, 3:18

    1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Informazioa jasotzeko elkarrizketa bi eta hiru artikulu-liburu baino gehiago.
    • Testua oso ordenatua, taulak erabiliz, adibidez.
    • Bideoak eta argazkiak erabili dituzte.
    • Bloga erraza da erabiltzeko, oso argia.
    • Bideoetan taldekide guztiak agertzen dira eta kolaborazio lana agertzen da.
    • Akats ortografikoren bat dago, baina orokorrean, hizkuntza aberatsa erabili dute.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    • Sarrera egokia.
    • Topaketa 50 ikaslerentzat dago diseinatua, baina zehazki nongo haurrak joan daitezkeen zehaztu beharko lukete.
    • Instalazioak, monitoreak, materiala, gastuak… zehaztuta.
    • Ariketen deskribapen oso ona, bideoak ere erabiliz. Dinamika argia.
    • Lotura interesgarriak gehitu dituzte.
    3. Kalifikazioa: 9.6

    4. Olatz Martiartu Ayestaran (OlatzMartiartu_Iruzkinak), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko 1. maila.

    ResponderEliminar
  2. Ebaluazio orokorra:
    Bost-informazio iturri baino gehiago eskeintzen ditu bloga: hiru artikulo, blog bat, bi elkarrizketa eta federakuntza ezberdinen helbideak.
    Bloga ederto ordenatuta dago eta erraz aurkitu dezakezu nahi duzun informazioa.
    Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia aurkeztu dira eta tutoretzan adostutakoa errespetatu da, aldiz, ikusi daiteke bakoitzak bere zeregina egin duela eta gero aman komunean jarri dutela taldekideen artean.
    Ortografia akatsik ez da aurkitu eta gainera hizkuntza egokia erabiltzen da, irakurtzera gonbidatzen dizuna eta erakargarria dena.
    Hiru IKT baino gehiago erabili dira, kasu honetan: ariketak filmatu, aurkezpena bideoa, material eta instalazioko argazkiak eta hainbat esteka interesgarri batzuk. Modu honetan, sortutako materiala oso didaktikoa da zeren laguntzen dizu topaketaren informazio orokorra ulertzen.
    Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean. Estekak badaude eta eskatutakoaz gain hainbat eduki gehitu dituzte (nola iritsi, balorazioa, lotura interesgarriak, galeria) informazio erabilgarri eta interesgarria eskeiniz.
    Ebaluazio zehatza:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra badago blogean (sarrera modukoa).
    Oso ideia ona iruditzen zait bi aurkezpen mota egitea: alde batetik, antolatzaile edo erakunde bezala aurkezten dira, aurkezpen bideo bat gehituz; bestetik, euren burua aurkezten dute eta bloga egiteko zergatia adierazten dute.
    Nahiz eta lauak ateratzen diren argazki bat ipini ez duten, jardueren bideotan denok parte hartu dute eta hori taldearen batasuna adierazten du, aldiz, elkarrizketa kide bakar bat egiten du eta egokiagoa izango zen taldeko kide guztiak egitea.
    Argi geratzen da jardueretan parte har dezaketen haurren ezaugarriak eta estaldura geografikoa eta jarduerak egingo diren instalazioen kopurua eta tipologia zehazten da ere, hori argazkien bidez erakusten digute.
    Ez da aipatzen jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua, eta noski, beraien betebeharrak ere ez.
    Zer material erabiliko den aipatu arren, soilik piloten kopurua zehazten da (aurrekontuetan).
    Ideia egokia iruditu zait helburuak bi zatitan banatzea: batetik, beraien helburuak (zergatik pilota?) eta bestetik, elkartea dituen helburuak (aurkezpena), jendea jakiteko zer lortu nahi den topaketa hori eginez.
    Ariketen deskribapena eta saioaren dinamika ederto azalduta dago, bideoetaz lagunduz.
    Lehen esan dudan moduan, atal ugari gehitu dituzte, informazio gehiago emanez eta topaketari buruzko edozein zalantzak argituz. Gainera, hainbat erreferentzia erabili dituzte diseinatutako ideia garatzeko.
    Bukatzeko, esan beharra dago aurrekontuen atalan informazioa falta dela (konoen eta soken prezioa, instalazioak alokatzea…) eta garatuagoa espero nuen.
    Kalifikazioa: 9
    Ibon García Caballero, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar